Haurren eskubideak, ipuin baten bidez ezagutzen.

Gaur, azaroaren 20an, Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, bisita berezi bat izan dugu eskolan. HH2 eta HH4ko Enaitz eta Suharren ama, Oihana, gurekin izan da ipuin polit bat kontatzeko. Berak oso ondo azaldu digun bezala, munduko haur guztiek dituzte eskubide berberak: jolasteko, elikadura egokia izateko, etxe goxo eta seguru batean bizitzeko, familia bat izateko eta maitasunez hazteko, besteak beste. Eskubide horiek guztiak zein garrantzitsuak diren gogorarazteko, ipuin bat irakurri digu.

Mila esker, Oihana, gurekin une polit hau partekatzeagatik eta mezu hain baliotsua helarazteagatik!