Haur liburuaren nazioarteko eguna

Bihar, Apirilaren 2an, Haur liburuaren nazioarteko eguna ospatuko dugu eskolan.

Egun honekin Hans Christian Andersen-en  jaiotza omentzen da. Badirudi, duela ehun urte baino gehiago, idazlea Euskal Herrian zehar bidaiatzen ibili zela eta nola ez, gure paisaia eta jendearekin maitemindu omen zen. Galtzagorri Elkartearen proposamena jarraituz, gaur egun gure herrialdea nola aldatu den erakutsiko diogu. Horretarako, ikasleek Zaldibiako tokirik kutunenak marraztuko dituzte postal batean eta bere aukeraketaren arrazoiak emango dituzte. Postalak eskola sarreran izango dira ikusgai.

Gure erakusketara gonbidatuta zaudete!