Harrapatu ditugu lehen liztor asiarrak!

Aurreko astean ezarritako tranpa batean erori dira lehen liztor asiarrak.

Aurreko asteko ostegunean ezarritako tranpetan erori dira lehen liztor asiarrak. Lau tranpa ezarri genituen, lehena, zelai berdearen ondoan. Bigarrena, eskolaren ondoko zuhaitza batean. Hirugarrena, Olalde parkearen hasierako zuhaitza batean eta azkena, Olaldeko parkean ibili ostean geratzen den zuhaitza batean. Liztor asiarrak oraingoz, Olalde parkearen hasieran dagoen tranpan erori dira. Hiru izan dira aste honetan agertu direnak. Gainontzeko tranpetan, 2 vespula (bertako liztor txiki), euliak eta moskitoak agertu dira.

Behean bideoak ere dituzue ikusgai.