Hamaiketako osasuntsuak prestatu dira aste osoz LH4koek

Laugarren mailako ikasleek astelehentik ostiralera hamaiketako osasuntsua prestatu zuten beraein gelako eta hirugarren mailakoentzat, 48 ikaslerentzat.

Herriko dendetan erositakoa  eta inguruko ekoizleen produktuak erabili dira hamaiketakorako. Otzaitako sagarrak, Larretako esnekiak, Altzoko esnea, Garigo eta Aldaba zaharreko ogia.... Osasungarriak eta jasangarriak izan  dira  hamaiketakoak, eta elikadura osasungarria erakargarria izan daitekeela  ikusi da. 

Argazkietan ikus daitezke  prestatutakoak, eta ZALDIBITARRA aldizkarian agertuko dira errezetak.

Bestalde, LH3koek hainbat jolas prestatu dituzte bi mailarako ikasleka elkarrekin jolasteko, ariketa fisikoa eta mugimenduaren garrantzia azpimarratzeko. Jolas hauen jarraibideak ere aldizkarian argitaratuko dira.