GURE PLATERA-GURE AUKERAk proposatutako ekainaren 11rako eskola-jangelen aldarrikapenarekin bat egin zuen zaldibiak

GURE PLATERA GURE AUKERA taldea, eskola-jangela osasungarriago, hurbilago, bidezkoago eta hezitzaileagoaren alde lanean ari den talde bat da, eta beraien eskutik, EKINTZA BAT burutzeko proposamena luzatu zuten EAE osora, gure seme-alabentzat nahi dugun jangela eredu propioa aldarrikatzeko.

Azkenaldian Zaldibian jangelaren inguruko lanketa eta batzar ezberdinak egin dira, eta aurrera begira ere lan handia egin beharko dugu. Beraz, une aproposa iruditu zaigu ekintza honetan parte hartuz gure ahotsa entzunarazteko.

 

Bestetik, gai honen inguruan sinadura-bilketa bat jarri zen martxan, eta Zaldibiako Ausa Gaztelu Familia Elkartea izan da ekimenaren bultzatzaileetako bat. Une honetan, 3900 sinaduratik gora lortu ditugu.
 

Ausa Gaztelu Familia elkarteak, eskerrak eman nahi dizkie, jangelaren aldarrikapena egiteko antolatutako LAPIKOKADAN parte hartu zuten guztiei, baita sinatzeko tartea hartu duzuen guztioi ere.

 

Ondorengo estekan daukazue Gure Platera Gure Aukerakoei bidali diegun bideoa gure aldarrikapenarekin:

https://youtu.be/z4V-mByNeXc?feature=shared