Gure hortzak nola zaindu ikasi dugu

Gaur Xuharen ama, Ederne, etorri da gure gelara. Ederne dentista da eta gure hortzak nola zaindu azaltzera etorri da.

Lehendabizi ipuin bat kontatu digu. Ondoren gure hortzentzako osasuntsuak diren elikagaiak eta osasuntsuak ez direnak sailkatu ditugu. Osasuntsuak maiz jatea komeni dela esan digu, besteak aldiz, noizean behin. 

Jarraian hortzak nola garbitu erakutsi eta hortzetako eskuila bana oparitu digu.

Oso gustura egon gara zu entzuten. Eskerrik asko Ederne!