“GURE FAMILIAK”, goxo-goxo ikasturteari bukaera ematen

"Gure familiak" taldeak, Kultur-artekoasun batzordearen proposamenari erantzunez, merienda goxoa prestatu zuen ikasturtea agurtzeko.

“GURE FAMILIAK” ekimena aurreko ikasturtean jarri zen martxan. Genituen helburuak, urte berezi honetan, betetzea ezinezkoa izan bada ere, ikasturtea elkarrekin agurtzea eta hurrengorako indarberritzea izan da gure asmoa.

Arratsalde ederra pasa genuen elkarrekin, jatorri, hizkuntza eta ohituren gainetik, elkar ezagutzeko eta partekatzeko gogoa egin zen nagusi.

Eskerrik asko “Gure familiak” taldean indarrak jartzen ari zareten guztioi!