Guraso eta ume ugari “Baso eskola“-ko formazio saioan

Ekoguneko Maialen Sistiaga, Irati eta Jon Ander hizlariek, baso eskolako adibideak erakutsiz, umeen hezkuntzan naturak dituen onurak erakutsi zizkiguten. Beraiei entzunaz eta taldean jolastuz, giro ederrean pasa genuen larunbat goiza.

Zaldibiako herriak dituen baliabide naturalak aprobetxatuz, eta baso eskolaren proiektuan gurasoak ere sartzen hasteko beste urrats bat eman genuen.Hemen dituzue larunbateko argazki batzuk. 
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi, eta eskerrik asko Maialen Irati eta Jon Ander!

Egin klik argazkiaren gainean argazki gehiago ikusteko.

Guraso eta ume ugari “Basoeskolako“ formazio saioan