Guraso eta herritar ugari “Naturaren balio hezitzailea“ hitzaldian.

Ekoguneko Maialen Sistiaga eta Kakun Orbegozo hizlariek,  baso eskolako adibideak erakutsiz, umeen hezkuntzan naturak dituen  onurak erakutsi zituzten.

Guraso eta herritar ugari “Naturaren balio hezitzailea“ hitzaldian.

Ekoguneko Maialen Sistiaga eta Kakun Orbegozo hizlariek,  baso eskolako adibideak erakutsiz, umeen hezkuntzan naturak dituen  onurak erakutsi zituzten. Beraiei  entzunaz eta taldean hausnartuz, giro ederrean pasa genuen arratsaldea. 

Zaldibiako herriak dituen baliabide naturalak aprobetxatuz, eta naturara eta aire librera irteteko bidean, beste urrats bat eman zen.

Gaiaren inguruan sakontzeko aurreraxeago beste guraso formazio bat antolatzeko beharra ikusi zen.

Hemen dituzue asteleheneko argazki batzuk. 

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!