GOIERRIKO HITZAKOEI EGINDAKO ELKARRIZKETA

2024ko urriaren 30ean LH3koak Goierriko Hitzako erredakziora joan ginen eta bertan, galdera batzuk egin genizkien.

Hona hemen Goierriko Hitzakoei egindako elkarrizketatik lortutako informazioa.

1.Zenbat pertsonak egiten duzue lan erredakzioan?

Beasaingo erredakzioan 9 pertsonak egiten dute lan eta Urretxun 3 pertsonak.

2.Goierriko albiste asko izaten dituzue?

Goierriko Hitzan albiste asko interneten dituzte, 6.510 guztira.

3.Nondik sortu zen Goierriko Hitza sortzeko beharra? Zergatik sortu zen?

Goierritarra, Otamotz eta Berria elkartu ziren Goierriko Hitza sortzeko.

4.Zergatik izena du Goierriko Hitza?

Goierrin bizi garelako izena du Goierriko Hitza.

5.Noiz sortu zen Goierriko Hitza?

2004ko urriak 5ean sortu zen Goierriko Hitza.

6.Zergatik aukeratu duzue kazetari izatea?

Beti gustatu zaielako idaztea eta argazkiak ateratzea, horregatik dira kazetariak.

7.Zenbat egunkari ateratzen dituzue egunean?

Bi mila egunkaritik gora egiten dituzte egunean.

8.Zenbat albiste idazten dituzue egunk.ari batean?

Egunean 30 bat albiste egiten dituzte eta urtean 6.510.

9.Egunean zenbat denbora pasatzen duzue lanean?

Egunean 8 ordu inguru egiten dute lan.

10.Noiz bukatzen duzue egunkaria? Eta noiz argitaratzen da?

19:00ak aldera inprimatzen dute. 9:00etan argitaratzen da.

11.Nork banatzen du Goierriko Hitza? Zenbat herritan banatzen da?

Banatzaileek 22 herritan banatzen dute.

12.Kontatuko al diguzue nolakoa den zuen egun bat lanean?

9:00ak aldera joaten dira erredakziora. 10:00etan bilera egiten dute gaiak erabakitzeko. Ondoren, 11:00etan herriko lana eta erredakziokoa egiten dute.

13.Gustatzen al zaizue zuen lana? Zer da gehien gustatzen zaizuena? Eta gutxiena?

Gehien gustatzen zaiena herriko norbaiti elkarrizketa egitea da. Gutxien gustatzen zaiena transkripzio lana egitea, grabatutakoa laburtzea eta idaztea da.

14.Zeintzuk dira zuen izenak? Non bazkaltzen duzue, lanean?

Goierriko Hitzako langileak hauek dira: Iñaki, Loinatz, Lide, Izaro, Laida, Mikel, Miren, Jon eta Nekane dira. Batzuk etxean eta beste batzuk erredakzioan bazkaltzen dute.

Egileak: LH3-ko ikasleak.