Gipuzkoako erlezain elkartea

Astelehenean LH 4.mailako ikasleak Gipuzkoako erlezain elkartea ezagutzera joan ginen.

Astelehen honetan LH 4.mailako ikasleak Gipuzkoako erlezain elkartea bisitatzera joan ginen. Hiruhileko honetan erleen mundua aztertzen ari garenez primeran etorri zitzaizkigun bertan emandako azalpenak. Azalpenez gain, eztia probatzeko (milalore eztia eta gaztainondoaren eztia) aukera paregabea izan genuen. Irteerarekin amaitzeko, argizariarekin kandelak egin zituzten. Ederki pasa genuen astelehen goiza, urrutira joan beharrik gabe bertako erlezaintza eta erlezainak ezagutuz!