GAUR " MARTXOAK 8 " OSPATU DUGU

Gaur EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatu dugu eskolan.

Aurreko asteetan zehar martxoak 8 egunaren inguruko ekimenak egin ditugu. LH2, LH3, LH4, LH5 eta LH6 ko ikasleek herriko 9 emakume langileri elkarrizketak egin zizkieten.

HHko ikasleek eta LH1eko ikasleek gaur leihoetan zintzilikatu  ditugun pankartak egin dituzte. Horrez gain geletan hainbat jarduera egin dituzte martxoak 8 ospatu eta aldarrikatzeko.

Gaur bertan udalak eguerdirako antolatu duen elkarretaratzean parte hartu dugu irakasle batzuk eta LHko ikasleak. Eguraldi txarra izan denez, HHkoak ezin izan dute bertaratu baina, frontoian aurpegia margotu eta dantzan ibili dira. 

Oraindik ez da eguna amaitu eta aldarrikapenekin jarraituko dugu, gaur eta urte osoan zehar. 

ELKARREKIN GELDIEZINAK GARA