GAUR EGIN DUGU MARTXOAK 8ko EKIMENEN BARNEAN AZKEN ELKARRIZKETA

LH6ko ikasleek elkarrizketa egin diote herriko beste emakume langile bati.

Gaur arratsaldean, martxoak 8ko ekimenen barnean azken elkarrizketa egin dute LH6ko ikasleek. 

Bakarne Elorza etorri zaigu bere bizipenak kontatzera.  ITSAS NABIGAZIOA ikasi zuen 5 urtez Portugaleten nahiz eta ez den inoiz lan horretan aritu. Gizonen artean ikasi zuen eta praktikak ere horrela egin zituen itsaso zabalean. 

Ondoren LAN ARRISKUEN PREBENTZIO TEKNIKARI ikasi zuen eta gaur egun hori da bere lanbidea. 

Oso gustora egon gara eta gauza interesgarri asko kontatu dizkigu. 

Eskerrikasko Bakarne!