GARAZI AUZMENDI-rekin formazio saioa

Gaur eguerdian, GARAZI AUZMENDIrekin formazio saio izan du irakasle taldeak. "Zelai, larre eta landare itsutasuna" gaiaren inguruko azalpenak eman ditu.

Eskola Agenda 2030 proiketuaren barruan, aurten gai hori lantzen ari gara Goierriko eskoletan.

Informazio baliagarri eta interesgarria eskuratu dugu, saio atsegin batean. Amaitzeko "Eguzki-lorea"-ren kondaira kontatu digu, TOTI Martinez de Lezearen "Euskal Herriko Leiendak" liburuan datorrena. Ezagutzen al duzue istorio hori?