GABONETAKO EKINTZAK 2025 – 2026

Hauek izan dira Gabonetan Familia Elkarteak antolatu dituen ekintzak:

Mari Domingi eta Olentzero Zaldibin

2025/12/19

2025ko eskolako azken egunean, oso bisita berezia izan genuen. Olentzero, Mari Domingi eta Napo astoa Zaldibiara etorri ziren eta haiekin egoteko aukera izan genuen.
Eskolako ikasleek agurtu eta frontoi estalian euren abestiak eskaini ahal izan zizkieten. Zirraragarria izan zen!

Gabonetako Kantu Eskea 2025

2025/12/24
Euria eta hotza izan arren, abenduaren 24an goiz polit batez gozatu ahal izan genuen. Kalejira egin genuen herrian zehar eta Olentzerori eta Mari Domingiri omenaldia egin genien.
Olalden elkartu eta herrian zehar ibili ginen abestiak kantatzen.
Gure ibilbidea Plazan amaitu zen, eta argazki bat egin genuen denok batera.
Bukatzeko, gaztainak jan ahal izan genituen berotzeko.

Karta eta mahai jolasak

2026/01/02

Lagunekin egoteko leku egokia antolatu zen 11:00etatik 13:00 etara “Kimuene”n.

Han, jolaserako txoko desberdinak antolatu genituen haurrek parte hartzeko. Puzzleak, mahai jolasak, kartak, eta abar zeuden.

Nahiz eta hotz egin ume asko hurbildu ziren. Arrakastatsua handia izan zen.