Gabonetako ekimenak

Ausa Gaztelu Guraso Elkarteak antolatutako gabonetako ekimenak ospatu dira dagoeneko.

Urteroko legez, Guraso elkarteak gabon hauetan ere zenbait ekimen antolatu ditu. Alde batetik, eguberri bezperako Kantu-eskea eta bestetik gabonetako apaingarrien tailerra.

Abenduaren 24-an kantu-eske egunean, eguraldia alde ez zen arren, gaztetxo eta heldu ugari bildu ziren txistularien inguruan abesteko prest. Ondoren, plazan hotzari aurre egiteko, gaztainak jateko aukera egon zen. 

Abenduaren 27-an berriz, apaingarrien tailerra egin zen. Buru belarri ibili ziren gure gaztetxoak eguberrietako zuhaitza apaintzen. Benetan polita geratu da zuhaitza. Nahi duenak, udal etxe azpian dago ikusgai!

JAI EDERRAK OPA DIZKIZUEGO DENOI Ausa Gaztelu Guraso Elkartetik!!