Gabonak datoz!

Gabonak  eta oporrak iristear daude eta aurten ere, eskolan buru belarri gabiltz egun honen prestaketan.

Abenduarem 19an, ostiral honetan, txistorra jan ondoren emango diogu hasiera ekitaldiari. Izan ere, ezin baitugu ahaztu, Santo Tomas ere bertan dugula!

Goizeko 11etan, eskolako atarian bildu eta Olentzeroren bila joango gara. Ondoren, Gabonetako kantak abestu eta gure eskutitzak entregatuko dizkiogu.

Gabon giroan sartzeko eta oporrak alaitasunez hasteko, egun polit hau gurekin igaro dezazuen gonbidatzen zaituztegu.

 

Ostiral arte!