FORMAZIO saioekin hasi dugu ikasturtea

Etengabeko formazioan jarraitzen dugu irakasle taldeak: espazioen diseinua, BASO ESKOLA, Pedagogi Sistemikoa ...

Lehen egunean OLALDE parkean irakasle berriei BASO ESKOLAren berri eman genien.

Cristina Antoñanzas izan zen gure ikastetxean irailaren hasieran, ikasleak hasi baino lehen. Ikaskuntza autonomorako espazioen diseinuaz eta beste hainbat gairi buruz aritu ginen berarekin. Bere aholkularitza eta akonpainamendua jasoko dugu ikasturtean zehar. 

LEIRE ARAMENDI lankide ohiak PEDAGOGIA SISTEMIKOAren oinarriak azaldu dizkigu, hainbat dinamikaren bidez.  Familia eta eskolaren arteko harremanaz aritu ginen.

Irakasle berriak eta beraien ikasle taldeak BASORA irteera lagunduak egiten hasi dira EKOGUNEko teknikariekin.

Laster izango dugu EKOGUNEkoen saio bat irakasle taldearentzat, baita software librea eta NEXTCLOUD-i buruz ere ...

Ikasten jarraitzen dugu