FORMAZIO saio interesgarria bezain dibertigarria

Beste behin ere ikasteko eta jolasteko aukera izan dugu TXATXILIPURDIko Lande eta Mirenen eskutik

Gure Batzorde Mistoetan haurren kulturari lekua egin eta haurren partehartzea sustatzeari buruz aritu gara. Hausnarketa interesgarriak egin dira, jolas eta barre ere egin dugu eta BATZORDEEN bilerak hasteko gogoz gaude formazioan parte hartu dugunok.

Irakasle taldea, gurasoak eta udal ordezkariak izan gara saioan.