Euskaraldiaz blai!

Euskaraldia datorrela eta arratsaldean zehar hainbat ekintza egin ditugu gurasoekin batera.

Aho bizi eta belarri prest margotu ditugu. Euskaraldiako dantza ikasi dugu eta ipuinentzat tartea ere hartu dugu. Ura gaia hartuta oka jolasa egin dugu zientzian eta psikomotrizitate gelan zirkuituak egin ditugu. Eskerrik asko etorri zareten gurasoei. Plazer bat izan da!