Esperimentuak HH3n!

Luken, bere ama Maialenekin etorri zaigu gelara eta hiru esperimentu egiteko aukera eskaini digute!

Maialen zientzialariak eta bere seme Lukenek batak jantzi eta hiru esperimentu burutu ditugu elkarrekin. Lehenengo esperimentuan platera batean ur zikinari jaboi tanta bat bota eta zer gertatzen den behatu dugu. Bigarrengo esperimentuan ortzadarra sortu dugu rotulkiak eta esnea eta ura erabiliz. Eta hirugarren esperimentuan globoak putz egin gabe puztutzen ikusi ditugu, ikaragarria izan da!

Mila esker Luken eta Maialen, izugarri disfrutatu dugu!