Eskolatik kalera atera gara ardiak mendiko larreetara bidean nola pasa diren ikustera

Transhumantzia ikusteko aukera izan dugu Zaldibiko kaleetan.

Gaur goizean, gure eskolako guraso degun Joseba artzaiak Elairen laguntzarekin artaldea mendira eraman behar zuela jakin genuen eta plazan itxaron diegu ilusioz beteta. Benetan ikusgarria izan da, aurretik behor taldea pasa da eta atzetik artalde haundia. Zoragarria!!

Orain gozatu dezatela mendiko larreetan!!