Eskolako Konpostagailua inauguratu dugu gaur

Goizeko 10:30ean bildu gara eskolako baratzaren ondoan. Bertan jarri da konpostagailu berria eta inaugurazio elitaldi bat egin da. Udal ordezkariak, udal teknikaria, Saisetako ordezkariak, bi irakasle eta ikasleen ordezkariak bildu gara.

Ikasleek manifestu bat irakurri dute, hartutako konpromisoekin.

 

MANIFESTUA- KONPOSTAGAILUA

Lardizabal eskolako ikasleok:

. Hondakin organikoak, orain arte bezala, beti ontzi marroietara botako ditugu

. Hemendik aurrera  konpromisoa hartzen dugu eskolan sortzen den hondakin organiko guztia  konpostagailu honetara ekartzeko

. Ikasleak arduratuko gara hondakinak ona ekartzeaz

. Gaur hemen gaudenok gure gelakideei edo gaur etorri ez direnei honen berri emango diegu. 

. Ikasle zaharrenek txikiagoei erakutsiko diegu 

. Konpostagailua zainduko dugu eta edozein zailtasun edo zalantza dugunean udal langileekin harremanetan jarriko gara

2022KO ABENDUAREN 5a

Argazki eta bideo gehiago HEMEN