Eskolako batzorde mistoak martxan dira.

Azaroaren 10ean batzordeak ezberdinak bildu ziren. Batzorde hauetan irakasleek, gurasoek, ikasleek, udal ordezkariek edo herriko elkarteek parte hartzen dute. Hurrengo batzorde mistoetako bilera, abenduaren 1ean izango da.

Hona hemen labur labur batzorde misto bakoitzean lantzen ari diren gaiak:

  • KULTURARTEKOTASUN BATZORDEA: liburutegi tutorizatua martxan jarri da. Bestalde, iaz batzorde honetatik antolatu ziren euskara errefortzuak aurten ezberdin egingo dira, euskal jolasak landuko dira eskolako ikasle guztiekin. Euskal jolasak eta munduko leku ezberdinetako jolasak ezagutzeko,  saioak egingo dira.
  • EUSKARA BATZORDEA. Euskara eguna  eta EUSKARALDIAren inguruko lanketa egin zen. Euskararen ingurukoa hainbat kontu jartzeko kortxo bat aukeratuko da. 
  • KANPO ESPAZIOAREN BATZORDEA. Eskola inguruko zenbait eraldaketari helduko zaie: hondartegia, haurreskola aldea, iglua… Beste ikasturteetan aipatu edo hasi  baina bukatu gabe geratutako proiektuei ekingo zaie. Horrez gain, eskolak kanpoan eman ahal izateko baliabideak falta badira batzorde kideak horretan laguntzeko prest daude. Adibidez parke botanikoan egurrekin bilguneak egingo dira.
  • JAI BATZORDEA. Azaroak 25eko eguna antolatzeko lanak prestatzen ari dira HEZKIDETZA batzordearekin batera. 
  • ESKOLA KIROLA BATZORDEA:  aurten COVID19AN eraginez eskola kirola ez da beste urteetan bezala egingo da.  Une honetan bertan behera dago dena baina badaezpada izen emateak egingo dira.