ESKOLAKO BARATZA MARTXAN DA BERRIRO

Ikasturte honetan baratzean abiatzea pixka bat kosta zaigun arren, hastera goaz. JOXE MARTIN ari zaigu laguntzen, IZEI eta EIHARAren aitona. Eskerrik asko, benetan!

Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak arituko dira lanean. Astero jeitsiko da baratzera ikasle talde txiki bat, irakasle batekin. Baratzean aritu, baratza ezagutu eta baratzearen bidez curriculumeko hainbat aspektu landuko dira.

Eguraldiak laguntzen badu, laster hasiko gara landatzen eta ea aurten zer moduzko uzta izaten dugun.

Familien artean ere laguntzeko boluntariorik edo gomendiorik baldin bada, gustura hartuko dugu.