Eskolako baratza

Aurtengo ikasturtea hastearekin batera gure baratza ere martxan jarri genuen.

Udaletxeko langileek belarra moztu ondoren 1. eta 2. mailako ikasleok Iñigo eta Amaia irakasleen laguntzarekin baratza txukuntzeari ekin genion. Belar txarrak kendu eta lurra prestatu genuen eta brokolia, azalorea, eskarola, ilarra, baba, tipula, landatu genituen. Landatutako barazki bakoitzaren ondoan txarteltxo bat jarri dugu zer den azalduz. Azken aste hauetan eguraldia ez dugunez lagun izan,  ezin izan dugu baratzean lanean aritu baina Gabonetako oporrretatik bueltan berriro ere ekingo diogu lanari. Ea nolako uzta jasotzen dugun!!