Eskola-kirolaren inguruko hitzaldia izan genuen astelehenean, Andu Martinez hizlari zela.

Orain arteko prozesuaren balorazio positiboa egin du gaiaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi duen taldeak. Eta eskerrak eman nahi dizkie inkesta bete zuten eta hitzaldira bertaratu ziren guztiei ere. Gaia mahai-gainean jartzea eta eskola-kirolaren inguruko kezkak agertzea abiera bat izan da. Eta guraso askok eskertu du pauso hori eman izana. Ez da seinale txarra.

Orain, lanean jarraitu beharko da, eta, gai honetan guztion parte-hartzea garrantzitsua delakoan, laster izango gaituzue, berriz ere, ate-joka!

Inkesten emaitzak ere zabalduko dizkizuegu, bertan datu interesgarriak jaso bait genituen.