Eskola kanpoko jolaslekuaz hausnarketa abiatzera goaz

Lardizabal herri ikastetxearen kanpoko jolaslekuaz hausnarketa hasten ari gara. Espazioaz egiten dugun erabileraz jabetu eta eskolako jolaslekua eraldatzeko prozesuaz elkarrekin pentsatu nahi dugu. Horretarako batzorde ireki bat osatu asmo dugu.

Batzorde horretan ikasleak, gurasoak, irakasleak, Udaletxeko ordezkariak eta gaian interesa duen edonor egotea nahi genuke. Batzorde horren lehen bilera datorren azaroaren 22an, ostegunean, izango da. Goizeko 9:10ean eskolan bilduko gara. Hemendik deia luzatzen zaizue interesa duzuen edonori.

Ikasleak jada hasi dira beraien ametsetako jolaslekua nolako izango litzatekeen pentsatzen.  Eskolako sarreran daude ikusgai beraiek idatzi eta marraztutakoak.  Beste edonork bere proposamenak idatzi nahi baditu eskolako sarreran bada horretarako txoko bat. 


Animatu eta parte hartu!!