Eskola kanpoaldeko espazioaren eraldaketarako batzordea

Lehenengo bilera egin zen pasa den astean, azaroaren 22an. Bileran parte hartu zuten irakasle, ikasle eta gurasoen ordezkariek.  Bilera horretan eskolako ikasleek egindako proposamenak ikusi eta batzorde horrek egingo duen ibilbidea pixka bat zehaztu zen.

  • Azaroak 30 arte proposamen gehiago jasotzeko epea zabaltzen da. Proposamenak egiteko bidea: emailez, eskola sarrerako panelean, irakasleei  esan edo ikasleekin bidali… ANIMA ZAITEZTE PROPOSAMENAK EGITERA!!  lardizabaleskolazaldibia@gmail.com
  • Abenduak 3tik 5era bitarteko egunen batean berriro bilduko da batzordea, 14:15ean. Jasotako proposamenak aztertuko dira.
  • Abenduaren 10etik 21a bitartean dauden proposamenak denei jakinarazi eta aukeraketa prozesu ireki bat martxan jarriko da.
  • Urtarriletik aurrera erabakitakoarekin aurrera egiteko pausuak ematen hasiko gara: baimenak eskatu, planifikatu, auzolanerako deiak …