Eskerrik asko LURDES!

Aste honetan erretiroa hartu du Lurdes Arteagak, udaletxeko kirol eta kultur teknikariak.

Azken bisita egin zuen eskolara eta ikasleek nahiz irakasleek eskerrak eman genizkion 33 urte hauetan egin duen lanagatik. Guraso Elkartearen izenean ere lore sorta bat eman zitzaion.

Hona hemen eskola komunitate osoaren partez egin zitzaion bertsoa:

Ikasturtez ikasturte,
matrikulaz matrikula,
zuk, Lurdes, eskolarekin
egin dezu lan mardula
egitekoak ez dira
noski bukatzen sekula
badakigu eskertzeko
izugarri daukagula.
Zu pozik egongo zara
eta zertan disimula,
zure eginkizunetan
ez zera izan ahula
eskerrik asko benetan
ta, Lurdes, bejondeizula:
datorren aro berrian
asko goza dezazula.