Eskerrik asko Belen! Faltan botako zaitugu!

Gaur Lardizabal eskolak merezitako omenaldia egin dio Beleni.
Lardizabal eskolako irakaslea izan da azken 25 urte hauetan eta gaur izan da bere azken lan eguna eskolan. Gutako askok, Belenekin ezagutu dugu Lardizabal eskola.
Onena opa dizugu Belen bizitzako etapa berri honetan! Faltan botako zaitugu! Muxu haundi bat!

 

 

Ia hogeita bost urte luze

emanak Lardizabalen,

haurrek benetan estimatua

bai orain eta bai lehen,

dakizunetik dena eskainiz

ostiral eta astelehen...

lankideok oso harro gaude

ta eskerrik asko, Belen

 

Eskolan jaiak antolatzeko

izan zera oinarria,

ta ikasteko azaldu dezu

grina eredugarria,

tarteka jartzen bazaizu hona

etortzeko egarria,

atsegin handiz jasoko dezu

gure ongi etorria.

 

 

 

Doinua: Badira hiru aste