Erakusketa

Baso eskolako materialekin sortutako eskulanen erakusketa egin dute ikasleek.

Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleak eskulanak egiten ibili dira. Horretarako naturako materialak jaso dituzte basora egin dituzten irteeretan eta ondoren eskolan eskulanak burutu dituzte.

Gaur arratsaldean erakusketa antolatu dute, guraso zein ikasleek beraien egindako artelanak ikus zitzaten. Jende ugari bildu da, eguraldi ona lagun, eskolako atarian egindako lanak ikusi eta horiei buruzko iritzia eman eta solasaldira. Giro bikaina sortu da.