Energia aurreztu nahian...

Eskolan gastatzen den energia aurreztu nahian, ekimen bat abiarazi dugu. Gure geletan zein tenperatura dagoen neurtzen ari gara, hortik ateratako ondorioekin berogailuaren erabilera erregulatzeko. Izan ere, udalak eskatuta egin den auditoretza energetikoan ikusi dugu energiarik gehiena berogailuan gastatzen dela. Gela guztietan termometroak jarri ditugu, eta egunean hainbat alditan zenbat gradutan gauden apuntatuko dugu zeinbait egunetan. Ikasle nagusienek txikiagoei azaldu die zer eta zertarako eginten ari garen.

 

Abiatu berri dugun 2022-2023 ikasturtean, aurtengo Eskolako Agenda 2030 programari ekin diogu. Eskolako Agenda 2030a Nazio Batuetako Erakundeak adostutako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetan oinarritzen da. Helburu hauek nagusiki mundu mailan pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko sortu dira.

Aurten 7. Helburuari helduko diogu Goiherriko eskualdean: ENERGIA ESKURAGARRI ETA EZ KUTSATZAILEA.  Aurten aukeratutako leloa, hauxe da: Energia, bizitzaren motorra!

Ikasturtean zehar,  hausnartzeko aukera paregabea dugu. Burutuko diren ekintzen berri izango duzue eta zuen proposamenak ongietorriak izango dira.  Herri eta mundu jasangarri baten alde ari gara. Inor atzean utzi gabe!