Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Azaroaren 25ean, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna ospatu genuen Lardizabal eskolan.

Egun berezi hau behar bezala ospatzeko eta munduan zehar gutxietsiak eta jazarriak diren emakumeak omentzeko asmoz, Maite Franco ipuin kontalaria izan genuen gurekin. 2.eta 3.zikloko ikasleek 3 ipuin entzuteko aukera izan zuten, baita antzerki txiki bat eginez parte hartzeko ere. Istorio horien bitartez, errespetoaren eta sexu arteko berdintasunaren garrantziaz hitz egin zigun Maitek.

Hemendik gure eskerrik beroenak Maiteri eta Zaldibiako udalari!