Eguzkilore basurde berdeak Etxaisko basoan

Urriak 24an Eguzkilore basurde berdeak, hau da, LH3.mailako eta 4.mailakoak Etxaisko basoan izan gara.

Gaur, urriak 24an Zaldibiako Lardizabal Eskolako LH3.mailako eta LH4.mailako ikasleak Etxaisko basora joan gara. Bidean, bide hezkuntza landu dugu, Zaldibiako bideetan nola ibili behar garen gogoratuz. Etxaisen, etxeak eta bizilaguna jolasean ibili gara, ondoren, gure basoko taldeko izena erabaki dugu guztion artean "Eguzkilore basurde berdeak". 

Gero, bi bilguneetan hamaiketakoa jan dugu. 

Hamaiketakoarekin energia berreskuratu ondoren, jolas librean ibili gara. 

Amaitzeko, bilgunean minutu bateko entzunaldia egin eta goizean egin dugunetik zer gustatu zaigun gehien komentatu dugu. 

Guztion iritziak jaso, basoari agurtzeko abestia abestu eta eskerrak eman ondoren, kantuan eskolara itzuli gara. 

Primeran pasa dugu guztiok elkarrekin eta poz pozik ibili gara.