Eguraldia lagun, pintaketa lanak egin ditugu.

Eskola sarreretako eskilarak eta zelai berdeko gradak margotu ditugu.

Batzorde mistoei lehengo astean bukaera eman genien arren, margoketa lan batzuk utzi genituen bukatzeko. 

Kanpo espazio eta natura batzordeak, zelai berdeko gradak txuriz  margotzen bukatu du. Iazko uholdeen ondoren oso zikin eta lokaztuta zeudenez, ikasleen proposamenez  lehenengo harriak eta lokatza kendu eta ondoren margoketa lanak burutu dituzte. 

Hezkidetza eta elkarbizitza batzordeak berriz, maiatzak 17ko LGTBIQ+ fobiaren aurkako eguna aldarrikatuz, eskolako bi sarreretan eskilarak berriro ere ortzadarraren kolorez margotu ditu. 

Aurten ere lan polita egin dugu batzordeetan, ea hurrengo urtean ere horrela jarraitzen dugun.