Boluntarioak behar dira, euskaraz irakurketa indartzen laguntzeko

Duela hainbat urtetik boluntario talde batek hainbat ikaslerekin irakurketa saioak egiten dituzte arratsaldeetan. Orain, ikasturtea bukatu bitartean, lauzpabost asteetarako boluntarioak gehiago behar ditugu.

Zein da zeregina? Boluntarioa heldu bat eta ikasle bat elkartzen dira, eta ordu erdi edo 45 minutuz elkarrekin irakurtzen dute, arratsaldeko 16:10etik 17:00etara.

 

Eskola arrakastarako eragina izan dezakeen proposamen bat da, irakurmena hobetzea helburu duena. Heldu batekin EUSKARAz irakurtzeko  aukerarik gutxiena duten ikasleei zuzenduko ekimena da.

 

Animatuko zara? Hala bada jakinarazi eskolako zuzendaritzan edo beste boluntarioren bati.