"Bertsoa nora, zapiak hara" urtarrilaren 28an

2020-01-28
14:15
LARDIZABAL ESKOLA. 2. eta 3.zikloko geletan

Lardizabal eskolan bertso saio didaktikoa izango da Zapiak Bat elkarteak antolatuta

Iaz ekin zitzaion "Bertsoa nora, zapiak hara" ekimenari, herriko haurrei bertsolaritza gerturatzeko asmoz. Badira beraien egunerokotasunean bertsoa eta euskal kultura urruti xamar bizi dituzten umeak. Ikastetxera bertsolaritza gerturatzea, hauentzat ezezik, gainerako ikasleentzat ere, aberasgarria izango zela pentsatu zuen Zapiak Bat elkarteak. Saioak arrakasta izan zuen eta urteroko egitarauaren barruan sartu nahi luke Lardizabal ikastetxeak ere.

Bertso saio didaktiko honetan lau bertsolarik hartuko dute parte aurten: Hodei Munduate eta Maide Garmendia zaldibiarrek, bertako bertso eskolan irakasle lanetan diharduen Oihana Iguaranek eta Eneko Araiztegi "Korta" segurarrak.

Zaldibiako haurrei, herriko bertsolariak ezagutzera emateaz gain, bailarako bertsolariak eta plazaz-plaza ezagunak direnak gerturatu nahi zaizkie. Herrian bertso eskola egonda, harako gonbitea ere luzatuko zaie umeei.

Emanaldia urtarrilaren 28an izango da eta bi saio egingo dira:

14:15ean 3. eta 4. mailako ikasleentzat

15:00etan 5. eta 6. mailako ikasleentzat

Ikasleen gurasoak eta herritar guztiak izango dira emanaldira ongi etorriak. Zapiak Bat elkarteak bezalaxe, Lardizabal ikastetxeak ere, arratsalde aberasgarri bat pasatzera gonbidatzen zaituzte denok.