BENIRI AGURRA

Gaur eguerdian Beni Gallurralderi agurra egin diogu Lardizabal Herri Eskolako ikasle, irakasle, guraso eta langileok.

         Beni Gallurralde  urteetan zehar, eskolako garraio zerbitzuko zaintzailea izan da. Goizero, taxi zerbitzua erabiltzen duten hainbat eta hainbat ikasleri harrera goxoa egin eta zaintza lanak egin ditu eskolara sartzeko ordua iritsi arte. Horrez gain eskolako hainbat ekintzetan parte hartu izan du, inauterietan, talde elkar-eragileetan, eskolako jaialdietan... beti laguntzeko prest egoten baita. 

         Orain dela pare bat aste jubilatu zaigu eta gaur eguerdian agur bero bat egin nahi izan diogu.Horregatik eskola atarian elkartu gara guztiok eta garraio-zaintza zerbitzua erabiltzen duten ikasleek bertso bat abestu diote eta lore sorta bat eman diote denon partez. 

Eskerrik asko denagatik BENI eta nahi duzunean etorri gure eskolara, ateak zabalik izango dituzu!