Belaunaldiz-belaunaldi igarotzen doan "Laponiako bidaia"

Arrastoari esker, belaunaldiz-belaunaldi igarotzen doan "Laponiako bidaiaren" inguruan hitz egitera etorri dira Iker Iriarte eta Josu Iztueta.

Gaur, Iker Iriarte eta Josu Iztueta etorri zaizkigu bisitan eskolara eta Lehen Hezkuntza 5. eta 6. mailakoek beraiekin egoteko aukera izan dugu. 

Beraiek Laponiako bidai hau nola bizi izan zuten erakutsi digute: lotarako tokiak, Laponiako parajeak, tenperatura, bizimodua, nolakoa izan zen beraiek egindako espedizioa eta espediziorako erabiltzen duten materiala... 

Bestetik, Laponia gehiago ezagutu dugunean, hau nola ulertu dugun jakiteko jolas bat egin dugu! Jolas honen barruan froga desberdinak egon dira: mimika, marrazketa, hitz ezkutua... Modu anitzetan, Laponia ezagutzeko aukera izan dugu eta oso dibertigarria izan da! 

Laponia ezagutzeaz gain ere, aholku oso interesgarriak eman dizkigute arrastoaren garrantziaren inguruan, taldea zaintzearen inguruan... Zuen aholkuak jarraitzen saiatuko gara! Mila esker ikuspuntu berriak irekitzeagatik Iker eta Josu!