Bazkaloste goxoa aiton-amonekin

Lehenengo zikloko lagunek beraien aiton-amonen bisita jaso dute.

Pasa den ostiralean lehenengo zikloko lagunek beraien aiton-amonen bisita jaso zuten, hauen ume garaiak ezagutu asmoz eta aitzakia horrekin kafe tertulia goxo bat partekatuz. Bikain moldatu ziren galdera-erantzunetan eta hainbat esperientzia eta jakintza partekatzeko abagune ederra izan zen. Eskerrik beroenak bertaratutako guztiei eta baita familia guztiei ere. Beste bat arte!