Batzorde mistoen lehen saioa egin dugu Txatxilipurdirekin

Jolasa oinarri, haurren parte hartzearen inguruan aritu gara ikasle, irakasle, udal ordezkari, herritar eta familiak.

Gaur hasi eta hilabetero elkartuko gara, bost batzordetan banaturik. Euskara eta kulturartekotasuna, jai eta musika batzordea, kirola eta jolas batzordea, kanpo espazioa eta natura batzordea eta elkarbizitza eta hezkidetza batzordeak izango ditugu. Oraindik aukera duzu parte hartzeko animatu eta eman izena eskolan. Denon artean eskola hobea egingo dugu!

Hurrengo DATAK:

Azaroak 17; abenduak 15; urtarrilak 19; otsailak 23; matxoak 9; apirilak 20; maiatzak 18