Batzorde mistoen inguruko FORMAZIO saioa TXATXILIPURDIkoekin

Atzo arratsaldean ia 30 laguneko taldea bildu ginen formazio saioan, irakasle, guraso eta udal ordezkariak geunden bertan.

Eskolako Batzorde Mistoen inguruan izan zen saioa. TXATXILIPURDI Iñaki eta Landeren laguntzaz jolastu, hausnartu, hitz egin eta ikasi egin genuen, baita praktikan jartzeko baliabideak jaso ere. Ikasleen partehartzea sustatzeko  tresna eta irizpideen inguran aritu ginen, eskolan ikasleekin egiten diren saioak hobetzeko asmoz. Saio dinamiko, baliagarri eta partehartzailea izan zen, eta pozik geratu ginen parte hartu genuonak.

Batzode Mistoen hurrengo saioa azaroaren 15ean izango da, ikasleekin. 

Eskerrik asko TXATXILIPURDI!