Batzorde mistoen azken saioan, JOLASAK eta MERIENDA

Ikasturte honetako azken bilera egin dute gaur Batzorde Mistoek. Lehen zatian ikasturtearen balorazioa egin da talde txikitan. Ondoren, denok elkartuta, jolasen txanda iritsi da.

Eskola Kiroleko Batzordekoek prestatutako jolasetan jolastu ondoren, txokolate edo nozilla ogitartekoak banatu dira, arratsaldean ikasleek prestatu dituztenak.

60 lagun inguru bildu gara: ikasleak, irakasleak, gurasoak, udal ordezkariak ... Ikasturtean zehar Batzordeetan izan ez diren ikasle eta gurasoak ere gonbidatuak izan dira azken ospakizun honetara.

Amaiera BIKAINA eman zaio ikasturte osoko lanari. Datorren ikasturtean jarraituko dugu!