Batzorde mistoen azken saioa

Jolastuz osatu dugu batzorde mistoen azken saioa eta amaitzeko merienda goxoa ere ez da falta izan

2026ko maiatzaren 19an, atzo arratsaldean, Batzorde Mistoen azken eguna izan genuen. Amaiera emateko, jolasak egin genituen eta ondoren, merienda goxo batez gozatzeko aukera ere izan genuen. Eguraldia eta umore ona lagun, hauexek izan ziren egin genituen jolasak. 

Lehenik eta behin, hiru talde egin genituen eta horretarako, animalia bana eman partaide bakoitzari. Horrela, animalia horren keinuak eginez taldekideekin elkartzea lortu genuen.

Zapoarena, zizarearena eta karramarroarena egin ondoren taldeak osatuta, hiru txoko desberdinetan jolasteko aukera izan genuen. Txoko bakoitzean jolas bana zegoen: 

-Zelai berdean: erraldoiak, aztiak eta ipotxak jolasean ibili ginen. Bi taldetan banatuta, talde bakoitzak bere pertsonaia aukeratu eta ondoren borrokarako prestatzen ginen. Aukeratutako pertsonaiaren arabera beste taldekoak harrapatu edo ihes egin behar genuen. Borrokari hasiera emateko erritual/dantza moduko bat ere egiten genuen beste taldekoak pixka bat beldurtzeko. 

-Psikomotrizitate gelan:  psikomotrizitate saio bat izan genuen. Horma bota eta ondoren jolas librean aritu ginen. 

-Eskola atarian : bonba jolasean parte hartu genuen. Erdian zegoen pertsonak zenbatu eta abisua, arriskua eta bonba esaten du. Bonba esaten duenean baloia duen partaideak eseri egin behar du. Pixkanaka geroz eta jolaskide gehiago esertzen dira amaieran bat bakarrik gelditzen den arte. 

Ederki ibili ginen eta bukatzeko nutela bokadilo eder bat ere jan genuen.

Mila esker ikasturte osoan zehar parte hartu duzuen guztio eta datorren ikasturtean ikusiko dugu elkar!