Batzorde mistoen azken egunean MERENDOLA

Gaur izan da ikasturte honetako azken bilera eta mokadutxoa eginez ospatu dugu

Ikasturte osoan zehar hainbat Batzorde Mistok  funtzionatu dute eskolan: Hezkidetza Batzordea, Kulturartekotasun Batzordea, Jai Batzordea, Kanpo Espazioarena, Euskara  Batzoardea eta Eskola Kirola Batzordea. 

Hilean behin elkartu da Batzorde bakoitza eta  hainbat ekimen eraman ditu aurrera ikasle, irakasle, udal ordezakarik, guraso eta beste zenbait herritarren osatutako lan talde bakoitzak.

Gaur, eskerrak eman zaizkie parte hartu duten guztiei, eta bereziki 6. mailako ikastaldeari, azken bi ikasturtetan batzordeetan parte hartu izanagatik. DBH-ra joan arren, gure eskolara nahi dutenean itzultzeko gonbitea jaso dute. 

Merendolarako Batzorde guztietako partaideak bildu gara, 50  lagunetik gora. 

Datorren ikasturtean berriro ekingo diogu lanari.

Hemen duzu jendea parte hartzea animatzeko ikasturte honetan, guraso baten laguntzaz, egin zen bideoa