Batzorde Mistoak lanean ari dira, hirugarren bilera egin da aste hontan.

Arratsaldeko 16:10ean bildu ziren eskolako 6 batzordeak: Eskola Kirola, Hezkidetza, Jai Batzordea, Kanpo Espazioa, Kulturartekotasuna eta Euskara.

Gurasoek, ikasleak, herritarrak, Guraso Elkarteko ordezkariak, Udal ordezkari eta teknikariak, begiraleak... biltzen gara.

Eta zertan ari gara Batzorde horietan?

Kanpo espazio Batzordea. Ikasturte honetan egin nahiko diren lanak antolatzen edo pentsatzen ari dira: eskola aurrekaldea margotu, lurrera botatzen diran zaborren inguruan zer egin, ping-pong mahaiak jarri ote daitezkeen...

Eskola Kirola: orain egin ohi dituzten kirolez gain beste zein egingo lituzketen galdetuko dute, Saharara bidaltzeko kirol arropa bilketa...

Kulturartekotasuna:  eskolako hizkuntza ezberdinetan "ongi etorri" nola idazten den ikertzen ari dira

Hezkidetza: Inauterietako abestiak aztertu dituzte eta jai batzordearentzat gutuna prestatu dute

Jai Batzordea: Inauterietako jaia nola ospatu pentsatzen hasi dira

Euskara Batzordea: euskara egunaren balorazioa, euskara txokoa, euskarazko jolasak ...