Batzorde mistoak lanean

Ikasle, irakasle, guraso, ikasle ohi, udal ordezkari eta herriko hainbat eragile elkartu gara batzorde mistoen bigarren saioari ekiteko. Gai jakin baten edo lehentasun desberdinei erantzuteko eratutako batzordeak dira. Hasiera jolas batekin ematen zaie. Batzorde hauetan pertsona guztiek berdintasunezko elkarrizketan parte hartzen dutela bermatzen da, bakoitzaren posizioa edozein dela ere.

2026-2027 ikasturtean honako Batzorde hauek egongo dira gure eskolan:

  • Kanpo Espazioaren eta naturaren Batzordea
  • Hezkidetza-elkarbizitza Batzordea
  • Jai eta musika Batzordea
  • Euskara eta kulturartekotasuna Batzordea
  • Eskola Kirola  eta jolas Batzordea