BASO ESKOLAren berri irakasle berriei

Ikasturte honetan gure eskolara etorri diren irakasle berriei BASO ESKOLA proiektua eta Naturan Heztearen inguruan (OLALDE, Urmaela...) egiten duguna azaltzeko, irteera egin genuen Irailaren 5ean.

Olalde parkearen sarreran, gurasoek egin zuten bilgunean bildu ginen.

Urmaelean, Urmaelaren soinuak entzun genituen

Olaldeko Parken naturako elementuekin MANDALA osatu genuen

Muitteiko basora iristen, ikasleekin egin ohi dugun bezala, basoan sartzeko baimena eskatu genion basoari, eta baiekoa eman zigun.

Bilgunean, basoko altxorren jolasa egin genuen.

Bueltan, eskaileretatik jeitsi ginen ZUBI AURRE baserri aldera, bide berriak ezagutzeko.

Orain, iazko moduan, ikasleekin joango gara natur eremu hauetara.