Baso Eskolan

Muntteiko basoa atzean utzi eta udaberrian sartzearekin batera, Arreko basora aldatu dira LH 2-ko ikasleak

Muntteiko basoa 2 hilabete inguru ezagutu, bertako baliabide ezberdinak zein diren ikasi eta baso honen ezaugarriez jabetu ondoren, beste baso batera aldatu dira LH2-ko ikasleak. Oraingo honetan Arreko basora joan gara eta bertara egokitzeko prozesua abiatu dugu. Ez ahaztu Arreko basoan, hegazti eta ugaztun animaliez aparte, intsektu eta narrastiak ere ezagutu ditzakegula. Ea ba ikasleek ikertzaile lanetan ekin eta basoan behatu eta ikasitakoa, ondoren gelan jarraipena emateko gai diren. Goza dezagun bide honetan!!